Noticias
Atrás
Ostiraleko eraso matxista salatzeko elkarretaratzea
19:30etan, udaletxe aurrean burutuko dugu gaitzespen elkarretaratzea
22·04·2018
Anoetako Udalak eta emakume taldeak irmoki gaitzesten du ostiralean, apirilak 20 Aneotan jazotako indarkeria matxista gertaera eta herritarrei dei egiten die astelehenean 19:30etan udaletxe aurrean egingo den bilkuran parte hartzera. Modu berean, ostiralean bertan Gasteizen indarkeria matxistaz beste bi emakume hil izana ere salatuko dugu bilkuran.
Anoetako Udalak, feminismoaren bidetik lanean jarraituko duela adierazi nahi du eta indarkeria matxistaren aurka lanean jarraituko duela konpromezua erakutsi nahi du beste behin ere. Herritar guztion eskubidea da berdintasunean oinarritutako jendartearen parte izatea, guztion ardura, berau eraikitzea.