Noticias
Atrás
Ostiralean egingo dute Hizki-Marrazki lehiaketaren sari-banaketa
Goizeko bederatzietan ipuinen kontaketa-saioa egingo dute, eta ondoren izango da sari-banaketaren ekitaldia.
09·06·2021
Hizki-Marrazki idazlan marraztuen lehiaketaren sari-banaketa ostiralean egingo dute. Lehenik eta behin irabazleen ipuinen kontaketa-saioa egingo dute Kontukantoi taldearekin Mikelasagasti auditorioan; hori amaitutakoan, Abraham Olano kiroldegian izango da sari-banaketaren ekitaldia, zehazki, 11:30ean.
Honakoa izango da ekainaren 11eko egitaraua:
- 09:10 - 10:00. Ipuin-kontaketa Mikelasagasti auditorioan Haur Hezkuntzako (HH) 1. eta 2. mailak.
- 10:10 - 11:00. Ipuin-kontaketa Mikelasagasti auditorioan HHko 3. eta Lehen Hezkuntzako 1. mailak.
- 11:30 - 12:00. Lehen Hezkuntzako idazlanen sari-banaketaren ekitaldia Abraham Olano kiroldegian.
- 12:15 - 12:45. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako idazlanen sari-banaketaren ekitaldia Abraham Olano kiroldegian.