Noticias
Atrás

Nerabeekin sexualitatea lantzeko heziketa saioak

Gaur da izena emateko azken eguna.

18·02·2021


Anoetako eta Irurako Ikastolek nerabeen gurasoentzako formakuntza-tailerrak antolatu dituzte bi herrietako Udalen laguntzarekin. Heziketa-saioak Sexune Taldeak gidatuko ditu eta, guztira, bi egingo dituzte: otsailaren 22an lehena, eta martxoaren 1ean, bigarrena.

Bi saioak ordu eta toki berean izango dira: 17:15etatik 19:15tara, Anoetako Herri Ikastolan. 

Gaur amaitzen da izena-emateko epea. Parte-hartu nahi izanez gero, egin klik hemen eta bete formulario laburra.