Noticias
Atrás

Nafarroa hegoaldeko olioa, kontserbak, arroza eta pasta eskatzeko aukera

Eskaera egiteko epea martxoaren 24an amaituko da.

16·03·2021


Hemen da berriz ere ERRIGORA. Nafarroa hegoaldeko olioa, kontserbak, arroza eta pasta eskatzeko aukera ematen du kanpainak. Eskaerak egiteko epea zabalik dago martxoaren 4tik eta eskaera-epea 24ra arte izango da zabalik. Tolosaldean inoiz baino banatze puntu gehiago ditugu: 11 guztira. Gure herrian, eskaerak jasotzeko puntua Anoetako Herri Ikastola izango da. 

Egin zure eskaera www.errigora.eus webgunean eta apirila amaieran zure platerean dastatu ahal izango dituzu Nafarroko produktuak. Modu horretan, hegoaldeko euskalgintzari eta elikadura burujabetzari zure ekarpena egingo diozu.