Martxoaren 8rako herriko emakume taldearen deialdiekin bat egingo du Udalak
27·02·2018
EH Bilduko udal taldeak astelehenko udal plenoan emandako oharraren bidez jakinarazi du, azken urteetan burutzen aritu den ekimen instituzionalik ez duela egingo aurtengo martxoaren 8an. Hala, bat egingo dutela adierazi dute Anoetako emakume taldeak otsailaren 28an erabakitzen dituen ekimenekin. Aurtengo martxoaren 8rako mugimendu feminista bultzatzen ari den greba deialdia delata, herriko eragile feminista honi emango diela lekua eta euren deialdiarekin bat egingo dutela adierazi dute EH Bilduko udal ordezkariek.
Honela, beraz, herriko emakumeek antolatutako ekimenekin bat egiten du Udalak eta herritarrei parte hartzera dei egiten die:
Martxoak 8:
- 10:30etan, eskualde mailako autokarabana, Tolosatik abiatuta
- 12:00etan, elkarretaratzea, Trianguloan
- 19:00etan, kazerolada Anoetako kaleetan. Ondoren, asanblada burutuko da plazan