Noticias
Atrás

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Udalak bat egiten du mugimendu feministako aldarrikapenekin, eta dei egiten die herritarrei antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko.

08·03·2023


Emakumeen nazioarteko eguna dela eta, mobilizazioa antolatu dute herrian eta bertan parte hartzeko dei egiten du udalak. Hain zuzen, herriko plazan elkartuko dira 19:00etan eta bertatik, Irura eta Anoeta elkartzen dituen zubira joango dira. Manifestazioa 'Zaintzarako eskubide kolektibo baten alde!' lelopean egingo dute. 

Esan gabe doa, gaurkoaz gain, egunero egin behar dela borroka berdintasunaren alde. Hari horri tiraka, udalak beste hainbat egitasmo txertatu ditu hilabete honetako agendan, besteak beste, emakumeak ahalduntzeko 'Biodantza' ikastaroa.