Noticias

Atrás

Martxoaren 19an, eman zure iritzia, bozkatu!

Anoetako Udalak, martxoaren 19an burutuko den herri galdeketarekin bat egiten du eta herritarrei dei egiten die, parte hartzera, euren iritzia emateko.

16·03·2017


Otsaileko osoko bilkuran onartutako mozioan, Anoetako Udalak, Tolosaldeko Giltzarria herritarren dinamikarekin bat egin zuen. Herri bat garelako, erabakitzeko eskubidea dugulako eta herritarron garaia delako.

Guztion parte hartzea ezinbesteko baldintza da erabakitze ariketa bat aurrera eramateko. Guztiok gara giltzarri. Martxoaren 19an, erabaki nahiaren espresio izango gara, ezberdinen arteko topagune, elkarbizitzaren giltzarri.

Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? Galderari erantzunez, herritarrok gure iritzia emateko aukera izango dugu. Ez dezagun aukera galdu, beraz.

Irudikatu dezagun jende zoriontsua herri libre batean.

Martxoaren 19an, bozkatu, zure iritzia eman.

Igandean Anoetan burutuko den galdeketan zein beste ekintza guztietan parte hartzen izango gara, Anoetako udaletik ere.