Maiatzaren 11tik aurrera berriz izango da martxan bolumen handiko hondakinak biltzeko zerbitzua
Garbiguneak ere berriz ohiko martxan irekiko dira
08·05·2020
Maiatzaren 11tik aurrera berriz izango da martxan bolumen handiko hondakinak biltzeko zerbitzua. Ohiko egunetan egingo da, hileko bigarren eta azken astearteetan. Eta gogoratu hondakinak atera izana jakinarazteko Tolosaldeko Mankomunitatera deitu behar dela. Garbiguneak ere irekita izango dira astelehenetik aurrera betiko ordutegian.