Maiatzerako kultur egitarau oparoa antolatu du Udalak.
03·05·2021

Maiatzerako kultur agenda antolatu du Udalak: Maiatza Anoetan. Denetariko ekimenak bildu ditu eta lehenak datorren asteburuan izango dira: larunbatean baratza- eta zirku-tailerrak egingo dituzte; eta igandean, berriz,
Dardara Berri Txarrak taldeari buruzko dokumentala proiektatuko dute. Dokumentala ikusteko sarrerak dagoeneko eskuragarri daude liburutegian.