Noticias
Atrás

Luburuaren eguna etxean

Guztion arteko irakurketa digitala proposatu du Udal Liburutegiak

23·04·2020


Aurtengoan, liburuaren eguna etxean ospatu beharrean gaudenez, Anoetako Udal Liburutegitik irakurketa jarraitua proposatu digute. Guztion artean Iñaki Zubeldiaren "Xirripin fantasmatxoa" liburua irakurriko dugu, etxetik noski, eta bidaltzen dizkiguzuen bideoak batuta, bideo batetan osatu eta zabalduko dugu emaitza. Egitasmoan parte hartzeko apirilaren 27a baino lehen liburutegi@anoeta.eus -era mezu bat idatziz eman beharko da izena.

Bakoitzari, irakurri beharreko zatia emailez helaraziko zaizue eta zuen burua bideoz grabatuko duzue, dagokizuen ipuinaren zatia irakurtzen. Bideo hori, 688601679 zenbakida bidali Whatssappez, apirilaren 30a baino lehen.

Irakurketa jarraitu digital moduan, ipuin zati guztiak bata bestearen atzetik jarriz, bideo bakar bat osatzerakoan, Youtuben eta sare sozialetan zabalduko dugu. Animatu parte hartzera, ederra izango da!