Noticias
Atrás
Liburutegi ondoko lokal berria erabilgarri
Herritarren erabilierarako balio anitzetako lokala izango da
11·10·2019
Lokal berri hau, Anoetako kulturgunean, liburutegi ondoan dago kokatuta eta oraindik erabat amaituta ez badaude ere lanak, yogako klaseak dagoeneko bertan ematen hasita daude.
Espazio berri hau herritarren bilgunea izatea nahi du Udalak eta bertan herri bizitza suspertzeko jarduerak gauzatzea: ikastaroak, bilerak, solasaldiak... Herriko eragileen zerbitzura ere egongo da ekipamendua.