Noticias
Atrás
Lankidetza hitzarmena sinatu dute Udalak eta Ikastolak
2024 urtera arteko iraupena du akordioak.
10·02·2021
Datozen lau urteetarako lankidetza hitzarmena sinatu dute Anoetako Udalak eta Herri Ikastolak. Herriari kalitatezko heziketa-aukera ematea xede, bi erakundeen arteko jarduera osagarriak bideratzeko oinarrizko lan-ildoak zehaztu dituzte. Hitzarmenaren bitartez lankidetza teknikoa eta ekonomikoa arautu dituzte, baita jarduerak eta proiektuak finantzatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak ere.
Anoetako Pello Estanga alkateak adierazi duenez, herriko ikastetxe bakarrak zerbitzu integrala ematen dio herriari eta harekiko apustua egitearen aldekoak da: “Hitzarmena bi aldeontzako da onuragarria. Hainbat urte daramatzagu lankidetzan, baina akordio idatziaren bitartez datozen urteetarako konpromisoa ere formalizatu dugu”.