Lanerako euskara ikastaroak
29·03·2017
Banaiz Bagara elkarteak, lan bila ari diren baina euren komunikazio-konpetentziak hobetu nahi dituztenei eta euskara ez dakiten pertsonei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu beste urte batez. Hala, lan zehatzetan kokatutako egitekoak eta euskarazko hiztegia ere ikasten dute parte hartzaileek.
Euskara plus-en bidez, lan bilaketan laguntzen da eta euskaraz moldatzen diren langileak enpresekin harremanetan jartzen dituzte.
Izen ematea Anoetako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin beharko dute parte hartu nahi dutenek eta dohainik izango da. 20 orduko ikastaroaren ondoren, berau ziurtatzen duen diploma jasoko dute.
Honakoak dira orain eskaintzen diren ikastaroak:
INDUSTRIA
Tolosa (1./2. maila)
Martxoak 27-30 + apirilak 3-6
(10:00-12:30)
OSTALARITZA
Anoeta (1./2. maila)
Maiatzak 8-19
(9:30-11:30)
ZAINTZA
Ibarra (1./2. maila)
Ekainak 5-8 + ekainak 12-15
(9:30-12:00)