Noticias
Atrás

Jaietarako kartel lehiaketa

Apirilaren 20 arteko epea izango dute egileek kartelen diseinuak aurkezteko

27·03·2018


Hauek dira Anoetako jaiak 2018 kartel lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

1. Lehiaketa honetan pertsona fisikoek har dezakete parte (ez enpresek).

2. Kartela festetako egitarauaren liburuxkaren azala egiteko erabiliko da ere.

3. Kartelak karratua izan behar du, eta gehienez neurri hauetakoa: 29,7 zm. x 29,7 zm.

4. Teknika: Librea, hau da, eskuz egindako marrazkiak, akuarelaz egindakoak etab. Formatu digitalean ere aurkez daitezke. Azken kasu honetan gutxienez 300 ppi-ko erresoluzioa izan beharko dute, eta JPG formatuan aurkeztuko dira.

5. Ondorengo testua agertu behar da kartelean: ANOETAKO JAIAK 2018.

6. Lanak koloretan aurkeztuko dira, originalak, eta beste inon ez aurkeztutakoak.

7. Aurkezten den lanarekin batera, lan horren azalpen txiki bat aurkeztuko da.

8. Pertsona bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

9. Lanarekin batera, eta kartazal itxi baten barnean egilearen datuak sartuko dira (Izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina). Kartazalaren kanpoan eta kartelaren atzeko aldean, berriz, egilearen goitizena.

10. Lanak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 20a da, ostirala. Ikastolako ikasleek ikastolan aurkeztuko dituzte lanak, eta gainontzekoek udaletxean edo liburutegian.

11. Epaimahaia parekidea izango da, Anoetako Jai batzordeak osatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da. Ebazpena apirilaren 27an emango da beranduenez.

12. Epaimahaiak eman gabe utzi ahal izango du saria, aurkeztu diren lanek saria lortzeko kalitate nahikoa ez dutela uste badute.

13. Epaimahaiak, irizpide tekniko eta estetiikoez gain, irizpide berdinzaleak ere kontutan hartuko ditu saria ebazteko orduan.

14. Bi sari egongo dira:
             Anoetako Herri Ikastolako ikasleentzat: herriko Kuku-Lore liburudendan erosteko 40 €ko bono bat jasoko du irabazten duen kartelaren egileak.
             Gainontzekoentzat: 120 €ko saria jasoko du irabazten duen kartelaren egileak.

15. Bi kartel saridunak azalduko dira 2018ko festetako aldizkarian, bat azalean eta bestea barruko orrialdeetan.

16. Jai batzordearen esku geldituko dira lehiaketaren kartel irabazleak.

17. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat antolatuko ahal izango du Jai batzordeak, horrela nahi izanez gero, eta hau amaitu ondoren 15 eguneko epean saririk eskuratu ez duten lanak jaso ahal izango dituzte beren jabeek. Epe hori igarotakoan lanak jaso ez badira, egileek uko egin dietela ulertuko da, eta artistek ez dute erreklamaziorik egin edo kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.

18. Anoetako Jai batzordeak berarentzat gordeko ditu lanak editatzeko eta erabiltzeko eskubideak.

19. Lehiaketan parte hartzeak berez adierazten du oinarri guzti hauekiko adostasuna.