Noticias
Atrás

Itzalaldiarekin bat egiten du Anoetako Udalak

Atzo egin zen ohiko osoko bilkura, eta Udalak gehiengoz adostu zuen bat egitea itzalaldia egiteko deialdiarekin.

28·09·2021


Atzo arratsaldean egin zen udaleko ohiko osoko bilkura eta, besteak beste, udalak adostu zuen bat egitea itzalaldia egiteko deialdiarekin. Azken hilabeteetak joeraren aurrean, Anoetako Udalak zera adierazten du:

  • Salatu egiten duela espainiar estatuko enpresa elektrikoak argindarraren prezioarekin egiten ari direna. 
  • Euskal Herriak subiranotasun energetikoa behar duela, eta espainiar estatuan ezarritako oligopolioa apurtuko duen sistema propioak behar dituela. Sistema bidezkoak publikotik eraikitzeko eta argindarra oinarrizko ondasun eta eskubide gisa errespetatzeko. 
  • Eusko Jaurlaritza interpelatzen du, lankidetza publiko-komunitarioa, deszentralizatua eta kontrol publikoa bermatuko dituen neurri zehatzak har ditzala presazko izaerarekin. 

Amaitzeko, Anoetako Udalak bat egiten du urriaren 8an, 22:00etatik 22:30etara deitutako itzalaldi masibo eta kazola jotzeko deialdiarekin.