Noticias
Atrás
Ipuin kontaketa saioa
Ana Franko kontalariak egingo du saioa, martxoaren 12an, liburutegian.
04·03·2021
Ipuin kontaketa egingo du Franko kontalariak martxoaren 12an. Saioa LH1-LH3ko haurrei dago zuzenduta eta 18:00etan hasiko da, Anoetako Udal Liburutegian.
Izena emateko liburutegiarekin jarri behar da harremanetan. Hiru aukera daude:
- Emailez: liburutegi@anoeta.eus
- Telefonoz: 943 543 897
- Liburutegian bertan.