Noticias
Atrás

Indarkeria matxista gaitzesteko elkarretaratzea egin genuen azaroaren 25ean

Aurten ere, azaroaren 25a, emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota guztiak salatzeko eguna izan da

26·11·2018


Anoetako Udalak deituta, azaroaren 25ean elkarretaratzea burutu genuen herriko plazan, emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela esateko.

indarkeria matxista sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna izan zen, eta gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean aldarrikatzeko eguna. Egun honetan bezala, urteko gainerako egunetarako ere erakunde publikook, borroka horretan dugun lehentasunezko eragile-izaera berretsi genuen eta konpromiso zehatzak hartzen jarraituko dugu.