Noticias
Atrás

Iñaki Arregi ikerketa bekaren deialdi berria

Proposamenak aurkezteko epea: 2021eko azaroaren 1a.

15·09·2021


Apirilean zabaldu zuen UEMAk Iñaki Arregi ikerketa bekaren bigarren deialdia, eta lanak aurkezteko epea ekainean amaitu zen. Jasotako lanen kopuruak, ordea, hausnarketa eginarazteko beharra utzi zuen agerian, eta oinarrietan aldaketak egitea proposatu zuten epaimahaikideek, deialdia ikertzaile gazteentzat eta unibertsitate ikasleentzat egokiagoa zen garaian egiteko, azterketen ohiko zurrunbilotik aldenduta. Horrela, bekaren ikerketa eremua zabalduta, garaia aldatuta eta lanak aurkezteko epea luzatuta, gaur argitaratu dira oinarri berriak, eta azaroaren 1ean amaituko da eskaerak eta egitasmoen laginak aurkezteko epea.

6.000 euroko bi lan sarituko dira
Bigarren deialdi honetan, 6.000 euroko bi lan sarituko dira, eta epaimahaiak azaroaren 17an jakinaraziko du diruz lagundutako ikerlanak zein izango diren. Egun horretatik aurrera, saridunek 12 hilabeteko epea izango dute laginak garatzeko eta ikerlanak aurkezteko. Beka norbanakoek edota ikerketa egiteko berariaz sortutako lantaldeek jaso ahal izango dute.

Udalerri euskaldunen garapenarekin ez ezik, soziolinguistika edukiak zabaltzearekin eta udalerri euskaldunei buruzko ikerketarekin lotura izango du bekak baina, oinarri berrien arabera, ez da horretara soilik mugatuko.

Deialdiaren oinarriak ikusteko egin klik hemen