Iñaki Arregi beka sortu du UEMAk eta zabalik da lehen deialdirako lanak aurkezteko epea
03·06·2019
Iñaki Arregi beka sortu du UEMAk, udalerri euskaldunen garapena aztertzeko, ikerketa sustatzeko eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzeko. Eusko Jaurlaritzak babestuko du beka, eta bi lan sarituko ditu lehen deialdian, bakoitza 5.000 eurorekin.
Udalerri euskaldunak garatzea da euskararen arnasguneei sendo eusteko modu eraginkorrena. Ondorio horretara heldu ziren iaz UEMA, Kontseilua, Udako Euskal Unibertsitatea eta Gaindegia, etaudalerri euskaldunak garatzeko hainbat irizpide eta oinarri proposatu zituzten, horiek guztiak hainbat arlotako adituekin batera aztertu ondoren. Orain, oinarri horiek aintzat hartuta, udalerri euskaldunak garatzeko adibide praktikoak aztertu eta abiarazi nahi dituzte agintaldi berrian. Horretarako, Iñaki Arregiren omenezko beka sortu du UEMAk, eta bi lan sarituko ditu lehen deialdian,
bakoitza 5.000 eurorekin.