Noticias
Atrás
Ikastaroetan izena emateko epea ostiralera bitarte
Hiru ikastaro antolatu dituzte LHko hainbat mailetako ikasleentzat: sukaldaritza, zirkoa eta eskulanak.
13·09·2021
Aurten ere ikastaro proposamen oparoa antolatu du Anoetako udalaren gazteria-sailak. Guztira hiru tailer mota dituzte haurrek eskuragarri: sukaldaritza-ikastaroa LHko ikasleentzat, zirko-ikastaroa LH1 eta LH2ko ikasleentzat eta eskulan-ikastaroa LHko ikasleentzat. Sukaldaritzari buruzkoa Iñigo Estangak zuzenduko du; zirkuarena, berriz, Xomorro elkartearen eskutik izango da; eta eskulan-ikastaroa Izaskun Lazkanok gidatuko du. Izena emateko epea irailaren 17an amaituko da. Ikastaroetan izena emateko jarraian dagoen inprimakia entregatu behar da ikaslearen datuekin. Azpian dituzue eskuragarri ikastaro bakoitzaren nondik norakoak eta horien egutegia.
IZEN EMATE ORRIA
Orria bete ondoren, gazteria@anoeta.eus-era bidali.