Noticias
Atrás

Hozpel, Isasti eta Etxaburuko auzokideekin bilera

Otsailaren 18an, larunbata, auzokideekin bilera egingo du Udalak auzoaz eta herriaz.

15·02·2017


Anoetako Udalak herritarrekin gai desberdinen inguruan iritzi eta informazioa partekatzeko joerari jarraituz, larunbat honetan, otsailak 18, Hozpel, Isasti eta Etxaburu auzoetako biztanleek herriaz eta auzoaz hitz egiteko aukera izango dute. Bilera, Udaletxeko pleno aretoan izango da goizeko 11:30etan.