Noticias
Atrás

Hondakinen kudeaketarekin ongi ari gara: %74,4 baina gehiago birizklatzen dugu

Herrian egiten diren konpostajeak kontutan hartuta, %80ean kokatuko genuke birziklatze tasa

10·10·2018


2018 urtean zehar eta orain arte (abuzturarte) kontabilizatu ahal izan diren hondakinen inguruko informazioa helarazi digu Tolosaldeko Mankomunitateak. 

Datuok adierazten duten moduan, birziklatze tasa %74aren bueltan kokatzen da, baina hor, konpostaje bidez kudeatzen den organiko guztia faltako litzateke. Dauden erabiltzaile kopuruaren arabera, herrian egiten den etxeko eta auzoko konpostajea kontutan hartuta, birziklatze tasa %80an kokatuko genuke. 

Zenbaki onak direla uste dugu eta hori, herritarrek egiten duten kudeaketa egokiari esker lortzen da. Beraz, guztiak ere harro egoteko moduan gaude. 

Beti hobetzeko tarteak izaten direnez, herritarrak auzo konpostajean parte hartzera animatu nahi ditugu beste behin. Organikoa bildu eta kudeatzeko gastuak jaisteaz gain, bertan sortzen dena bertan kudeatzeko aukera eskaintzen du konpostajeak, ondoren ongarria herritarrei bueltatuz. Modu honetara, ekonomia zirkularraren alde ere eginez. 

Hona hemen, gaikako bilketen informazioa: