Noticias
Atrás

Hizki-marrazki lehiaketako sari banaketa egin dugu goizean

Beste urte batez, ikastolako ikasleek lan bikaina egin dute idazten zein sari banaketako ekitaldian

14·06·2018


Aurten ere, Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak Hizki-Marrazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean.

4 kategoriatan bereizi dugu lehiaketa:

  • A kategoria: LH3 – LH4
  • D kategoria: DBH3 – DBH4
  • C kategoria: DBH1 – DBH2
  • B kategoria: LH5 – LH6

Jarraian doaz ipuin sarituei buruzko xehetasunak:

 

LAN SARITUAK

KATEGORIA

SARIA

IPUINA

IRABAZLEAK

A

1.

Bidaia bat espazioan

Arai Aparicio Agirre

Aiora Vallina Agirrezabala

2.

Piraten abentura zirraragarriak

Elene Eguren Arriaga

June Vitoria Elosegi

3.

Istorio arraroa

Claudia Caballero Cerrato

Hamma Boushab

B

1.

Izenbururik gabeko liburua

Maule Agirre Mujika

Peru Mendizabal Lazkano

2.

Kontuz: obrak

Unax Alberdi Iztueta

Ioritz Yurrita Gabirondo

3.

Jazarria izaten ari naizela konturatu naiz

Urko Sanchez Goenaga

Oier Saralegi Artola

C

1.

Sentimendu ilunak

Garazi Mendizabal Lazkano

2.

Inerzia Gutierrezen abenturak

Alain Filipe Etxabe

Mikel Otermin Pagola

3.

Amama

Garazi Gurrutxaga Agirre

Naroa Olano Gonzalez

D

1.

Gaitzaren hedapena

Alaitz Arozena Olarra

2.

Non alkohola, han Agurtzane

Maddi Apeztegia Arana

June Mendizabal Lazkano

3.

Sare sozi(opat)alak

Maddi Aldabe Iruretagoiena

Aimar Jauregi Lekuona

 

Saria jaso duten ipuinak liburuxka batean bildu ditugu eta Ikastolako haurren familia guztiei banatuko diegu. Norbaitek liburuxka hori eskuratu nahi badu, udaletxera jo dezake.

 

Sari-banaketako egitaraua:

10:00 Ipuin kontaketa ilustratua HH eta LH1-2ko haurrentzat Kontukantoi taldearen eskutik, Mikelasagasti auditorioan.

11:30 Sari banaketa ekitaldia Ikastolako borobilean, bertako ikasleek gidatuta. Kontukantoi taldeak epaimahaiak aukeratutako ipuinetako bat (Alaitz Arozena Olarraren Gaitzaren hedapena) kontatu eta ilustratuko du LH3tik DBH4rako ikasleen aurrean.

Azpimarragarria da Ikastolako ikasle eta irakasleek egin duten lana, bai ipuinak egin eta aurkezteko, baita sari-banaketa ekitaldia antolatzeko ere.

Epaimahaikideak ere ezin ditugu ahaztu, urtero bezala, buru-belarri aritu direlako beren zereginean, batere erraza ez den zeregin horretan. Hauek dira epaimahaikideak: Asier Artola, Gorka Salaberria eta Joseba Antxustegietxarte.