Noticias
Atrás
Hizki marrazki lehiaketako sari banaketa
Ipuin marraztuen lehiaketako sari banaketa burutu genuen atzo arratsaldean, Anoetako Ikastolan
26·05·2017
Beste behin ere Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketako sari-banaketa izan genuen atzo arratsaldean Ikastolan.

Kontukantoi taldeak ipuin kontaketa egin zuen auditorioan txikienentzat (HH-LH1), eta, ondoren, sari banaketari ekin genion Ikastolako borobilean, LH2tik aurrerako ikasleekin. Epaimahaikideek aukeratutako ipuin bat kontatu zuten Kontukantoikoek eta, gero, sariak banatu ziren. Aurkeztutako ipuin guztietatik, 12 ipuinek jaso zuten saria.

Saio polita izan zen eta guraso batzuk ere animatu ziren bertaratzera.