Noticias
Atrás

Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketako sari banaketa egin da gaur goizean

Aurten ere Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak Hizki-Marrazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean

14·06·2019


Aurten ere, Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak Hizki-Marrazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean.

8 mailatako ikasleek hartu dute parte lehiaketan (LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2, DBH3, DBH4) eta maila bakoitzeko bi sari eman dira.

Sari banaketaren aurretik, ipuin kontaketa ilustratua izan da, HH eta LH1eko haurrentzat Kontukantoi taldearen eskutik, Mikelasagasti auditorioan. Ondoren, sari banaketa ekitaldia burutu da, Ikastolako borobilean, bertako ikasleek gidatuta. Kontukantoi taldeak epaimahaiak aukeratutako “Nire bizitzako bidea” ipuina kontatu eta ilustratu du LH2tik DBH4rako ikasleen aurrean; ipuinaren egileak Itxaso Agoües eta Uxue Nazabal dira.

Azpimarragarria da Ikastolako ikasle eta irakasleek egin duten lana, bai ipuinak egin eta aurkezteko, baita sari-banaketa ekitaldia antolatzeko ere.

Epaimahaikideak ere ezin ditugu ahaztu, urtero bezala, buru-belarri aritu direlako beren zereginean, batere erraza ez den zeregin horretan. Hauek dira epaimahaikideak: Asier Artola, Gorka Salaberria eta Joseba Antxustegietxarte.

Jarraian, saria jaso dutenen xehetasunak:

 

MAILA

SARIA

IPUINA

IRABAZLEAK

LH3

1.

Franklin eta bere egun pobreak

Adam Barrell

2.

Hegazkina

Aratz Goikoetxea

Xabat Yurrita

LH4

1.

Pailazoak zirkoan

Mikel Aldaz

Oihan sarasola

2.

Aleksis eta doki dokiak

Alaia Jimenez

LH5

1.

Amaiur eta Enai mundu miresgarrian

Aiora Alberdi

Izar Amonarriz

2.

Laguntza

Izei Gereta

Goar Artola

LH6

1.

Hiru ate magikoak

Ekain Olano

Oihana Molina

2.

Tailandiako abentura

Enara Odriozola

Naia Briz

DBH1

1.

Aztara Ginara

Aritz Carretero

Peru Mendizabal

2.

Ospitaleko bizitza

Maule Agirre

Oier Saralegi

DBH2

1.

Laster arte, maite zaitut

Jessica Santos

Amane Tejeria

2.

Arazoak egiterako orduan

Manex Huarte

John Barrell

DBH3

1.

Ama

Garazi Mendizabal

2.

Uda desberdin bat

Arene Lasa

DBH4

1.

Oraingoz zutik hobeto

Alaitz Rubiños

Igone Urtaza

2.

Aitonaren liburua

Ibai Mutiloa

Markel Perez

 

 

Saria jaso duten ipuinak liburuxka batean bildu ditugu eta Ikastolako haurren familia guztiei banatuko diegu. Norbaitek liburuxka hori eskuratu nahi badu, udaletxera jo dezake.