Noticias
Atrás

Herriko haurren irakurketa jarraitua liburuaren egunean

Xirripin fantasmatxoa liburua irakurri zuten bakoitzak bere etxetik

08·05·2020


Apirilaren 23an Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatu genuen. Aurtengoan, ordea, modu desberdin batean. Iñaki Zubeldiaren Xirripin Fantasmatxoa liburua aukeratu zen Udal Liburutegitik eta herriko haurrei irakurketa jarraitu bat egiteko proposamena luzatu zitzaien. Bakoitzari zati bat banatu, eta guztiek euren etxeetatik bideoz grabatu zuten euren irakurketa. Orain, zati guztiak jarraian jarrita, hementxe duzue ikusgai, Xirripin Fantasmatxoaren irakurketa jarraitua, Anoetako haurren eskutik: