Noticias
Atrás

Harituz Tolosaldeko bertsozaleen taldea EiTB Maratoian

Bertso katean nola parte hartu azaldu dute Tolosaldeko bertso eskolek

09·11·2020


Aurtengo EiTB Maratoian bildutako dirua COVID19aren ikerketara bideratuko da. Horretarako herritarren elkartasuna lortzeko, ekarpen ekonomikoa egitera gonbidatzeaz gain, bertso-katean parte hartzera deitu ditu EiTBk herritarrak.

Bertso-katean nola parte hartu eta kopla bat osatzeko zein argibide jarraitu argitzeko Tolosaldeko bertso eskoletan izan ziren lehengo astean EiTBko albistegietako kazetari eta kamerak. Kasu honetan, Tolosako Bertso Eskola taldea da erreportaian ageri dena.

Harituzentzat esanguratsua eta pozgarria da EiTBk Euskal Herrian dauden bertso eskola guztien artean, berea aukeratu izana albistegietan eman dezaten. Hona hemen bideoa: