Etxebizitzaren inguruko kezka agertu zuten gerturatuta herritar askok
23·01·2017

Larunbat goizerako deituta genuen 2017ko aurrekontuen inguruko bilerara 25 lagun gerturatu ginen. Horietako gehiengoa gaztea izan zela azpimarratu nahiko genuke eta euren parte hartzeari garrantzi eman nahi diogu. Izan ere, kezka nagusi bat helarazi zuten bileran: etxebizitzarena. Etxe hutsen inguruan lanketa bat egitea proposatu zuten eta euren prestutasuna erakutsi hori aurrera ateratzeko. Eskertzekoa iruditzen zaigu euren parte hartze aktiboa eta batez ere garrantzitsua gaia, Anoetaren etorkizuna izanik, herrian bizitzen jarraitzeko aukerak eskaini behar baitzaizkie herriko gazteei.