Noticias
Atrás
Ez ohiko udalbatza egingo da astelehenean
Besteak beste, trenbide pasagunea kentzeko lehen aukera proposatuko dute.
12·03·2021
Ez ohiko osoko bilkura egingo da datorren astelehenean, 19:00etan.
Landuko diren gaiak honakoak izango dira:
- Anoetako Udalerrian etxez etxeko laguntza zerbitzuaren espedientea onesteko proposamena.
- Indarkeria sexistari aurre egiteko protokoloa onartzeko proposamena.
- Anoetan dagoen trenbide pasagunea kentzeko lehen aukera onesteko proposamena.