Noticias
Atrás

Euskaraz bizi ahal gara!

Hitzaldia burutuko da urriaren 19an Anoetan

14·10·2019


Urriaren 19an Euskaraz bizi ahal gara! hitzaldia emango da Anoetan. Udaletxean egingo den saiora herritarrak gonbidatu nahi ditu Udalak, Anoetan hasita dagoen prozesuari jarraipena emango baitio. 

Iazko saioen bitartez galtzaundikideak eskualdeko ia herri guztietan saretu ziren eta horri jarraipena emanez, Galtzaundik eta Udalak beharrezkoa ikusten dute hizkuntzaren gaia herritarren artean zabaldu eta kontzientzietan eragitea. Saioan Tolosaldeko eta herrietako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da eta Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioa nolakoa izango den azaltzeko ere baliatuko da hitzaldia, Tolosaldeko Euskararen Mahaia eta Galtzaundiren etorkizuneko asmoen berri emateaz gain.

Galtzaundiren azalpenak bukatu ondoren, jasotako emaitza eta ondorioen inguruko  pertzepzio eta hausnarketak partekatuko dituzte bertaratutako herritarrek.