Noticias
Atrás
Euskararen pausoak Anoetan
2017an hasitako hausnarketa prozesuaren jarraipena egingo da herrian eman beharreko pausoak erabakitzeko
20·01·2020
Duela pare bat urte prozesu bat abiatu zen herrian, euskarak Anoetan duen egoerari buruz hausnartzeko. Hausnarketa hartan ondorio batzuk atera ziren eta, gaiari berriro helduz, ondorio horiek berrikusteko eta hurrengo pausoak erabakitzeko bilera egingo da.
Bilera irekia izango da, denon ekarpenak dira-eta oso baliagarriak.
EUSKARAREN PAUSOAK EMATEA HERRIAN bilera
EGUNA: 2020-01-25
ORDUA: 10:15-11:30
LEKUA: UDALETXEKO PLENO ARETOA
Asistentzia konfirmatzeko bidali mezua euskara@anoeta.eus helbidera.