Noticias
Atrás

Euskararen eguna ospatuko dugu igandean

Euskararen egun honetan, euskarak 365 egun izan behar dituela aldarrikatuko dugu

29·11·2017


Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna, egun seinalatua. Euskaldunik bada, euskalduna da gure herria eta hala dira gure ingurukoak: gehienok dakigu euskaraz. Horregatik diogu euskararen arnasgune osasuntsuenetakoa osatzen dugula Tolosaldeko herriok, herritarrok.

Eskualde mailan ekintza bateratua egingo dugu aurtengoan erakundeek eta herritarrek Euskararen Egunean. Herri guztien artean, “TOLOSALDEAN EUSKARAK 365 EGUN!!” leloa osatuko dugu, herri bakoitzak esaldi horren letra bat irudikatuz. Anoetak ere parte hartuko du aldarrikapen egun honetan eta horregatik, abenduaren 3an, igandea, 11:00etan herriko plazan elkartu eta adierazpenaren hizki bat osatzen laguntzea proposatzen dizuegu. Halaxe egingo dute Tolosaldeko gainerako herri guztiek ere.

 

Honako hau da Anoetan prestatu dugun EGITARAUA:

10:30 Diana, herriko trikitilari, txistulari, buruhandi eta erraldoiekin.

11:00 Haur eta gaztetxoek TOLOSALDEAN EUSKARAK 365 EGUN!! esaldia kolorez beteko dute, herriko plazan. Amaitutakoan, pankarta udaletxe aurrean jarriko dugu.

11:30 Herritarrak plazara biltzea.

12:00 Mosaikoa osatzea: Ataria Irratiak Tolosaldea osoan egingo du txalaparta deia. Anoetarrok “A” hizkia osatuko dugu plazaren erdian.

Euskararen Eguneko adierazpena irakurriko dugu.

12:15 Mosaikoari argazkia atera.

12:30 Kantu-jira: herritar oro gonbidatzen dugu abesti batzuk plazan kantatzera. Herriko musikariek alaituko dute saioa.

Ondoren, Kuku Elkarteak salda eta txorixo goxoa banatuko ditu.

 

Festa-egun hau ospatzera gonbidatzen ditugu herritarrak