Euskara plus ikastaroa amaitu da Anoetan
22·05·2017
Lehengo ostiralean, hilak 19, Banaiz Bagara Elkarteak antolatutako eta Anoetako Udalak sustatutako ikastaroa amaitu zuten Anoetako Kuku Elkartean.
Ikastaro hauek bereziki etorkinentzat antolatzen dira, eta lan-munduko sektore jakin batzuetan (ostalaritza, industria, pertsonen zaintza…) modu asertibo eta positiboan euskara nola erabili lantzen dute. Horretarako, hizkuntzaren oinarriak eta sektore bakoitzari dagozkion esamoldeak lantzeaz gain, hizkuntza-portaera, gorputz-hizkuntza eta komunikazio eraginkorraren tresnei ere garrantzia ematen diete.
Bakarne Olano zinegotzia eta Idoia Olano teknikaria gonbidatu zituzten haien azken egunean diplomak banatzera eta oso pozik eta gustura egon zirela adierazi zuten ikastaroan parte hartutako lagunek.