Noticias
Atrás

Euskal Herriko IX. Mus Txapelketako final nazioanala Anoetan

Larunbat honetan, Euskal Herriko muslariak gerturatuko dira gure herrira, musean aritzera.

22·03·2017


Anoetako Udalak, pozarren hartu zuen final nazioanala gure herrian ospatzeko aukera, eta bere esku dauden bitartekoak eskaini dizkio Euskal Herriko Mus federazioari. Gainera, Anoetan dagoen herri mugimenduari eta honen inbolukrazioari esker, egunaren osaketa erraztu dugu guztion artean. Hala, herritarrak euren borondatez egunean zeharreko lanetan parte hartuko dute, zerbitzari edo muntaietan kasu. Eta giroa jartzen ere herritarrak arituko dira, Kukuak kantuz taldeak bazkalostea animatuko baitu bere ahotsarekin. 

Larunbat goizean, harrera egiteko bertan izango da Peio Estanga Alkatea, udal ordezkariekin batera eta Udalbiltzako Lehendakari den Luis Intxauspe ere gerturatuko da, Euskal Herriko IX. mus txapelketa honetako final nazionalaren egunean.

Parte hartzaile zein bolondres, zihur guztiok ere egun polita ospatuko dugula Anoetako plazan.