Noticias

Atrás

Eskualdera etorritako haur sahararrei harrera

Oporrak bakean programarekin 32 haur etorri dira aurten eskualdera

02·07·2018


Oporrak bakean kanpaina aurten ere eskualdean zabaldu da eta iaz baino haur gehiago etortzeko aukera izan da. Iaz 10 harrera familia izan ziren eskualdean eta aurten 19ra igo da kopurua. Gainera, aterpetxean bi haur gehiago egongo dira aurten. Honela, Maiatzak 20 elkarteak kudeatzen duen Tolosako San Esteban auzoko aterpetxean egongo dira hamahiru haur eta gainerakoek eskualdeko familietan hartuko dute ostatu. Seik Tolosan, bostek Anoetan, hiruk Amasa-Villabonan eta banak Alkizan, Ibarran, Berastegin, Larraulen eta Lizartzan. 

Harrera ekitaldian eskualdeko Udalek hartu dute parte. Haur sahararrei herriko haurrek agurra dantzatu die eta Nur-edinek haur sahararren izenean eskerrak eman ditu. Harrerarekin amaitzeko, apar festa egin dute plazan.

Informazio eta argazki gehiago, Atarian (hemen klikatuta).