Noticias
Atrás

Eremu gorrian jarraitzen du herriak

Ostiraletik hona lau kasu berri atzeman dituzte Anoetan.

26·04·2021


Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera eremu gorrian jarraituko du herriak, gaurko intzidentzia-tasa 1379,31koa baita 100.000tik. Joan den ostiraletik hona lau kasu berri atzeman dituzte Anoetan; azken zazpi egunetan, berriz, guztira hamar positibo zenbatu dituzte.

Datu horien ondorioz, Anoetak eremu gorrian jarraituko du, gutxienez, datorren astelehenera arte. Bestalde, gogoratu, herritarrek ezingo dutela udalerritik atera lan edo osasun arrazoiengatik ez bada, eta soilik aldameneko herrira joan ahalko dute erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera. Era berean, Anoetara ezingo dute sartu gainerako udalerrietako herritarrek ere.