Noticias
Atrás

Eraso sexistarik ez!

Eraso sexista bat salatu dute Anoetan. Gaur 19:00etan elkarretaratzea egingo da salatzeko.

16·10·2020


 Anoetako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du astearte gauean Anoetako emakume batek jasan zuen eraso sexistaren aurrean eta emakumeari bere babes osoa adierazi nahi dio.

Anoetako Udalak argi utzi nahi du ez duela emakumeen aurkako inolako erasorik onartzen. Eraso sexistak ez dira inolaz ere gertaera puntualak, edozein testuingurutan edozein emakumeri gerta dakizkioke eta, horregatik, Anoetako Udaletik lanean jarraituko dugu herri feminista bat lortzeko bidean, Anoetan emakumeak aske senti daitezen edozein eremutan, izan espazio publikoan edo pribatuan.
Azkenik, Udal bezala bat egiten dugu Matraka Talde Feministak deitutako elkarretaratzearekin. Jendarte bezala ere erantzun irmoa ematea dagokigula uste dugu eta, beraz, herritar guztiei dei egiten diegu bertan parte hartu dezaten eta egunerokotasunean ere, edozein erasoren aurrean jarrera aktiboa izan dezaten.