Noticias

Atrás

Eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea egin dugu

Apirilaren 20an Anoetan gertatutako erasoa eta Gasteizko bi hilketak salatzeko bildu gara

24·04·2018


Astelehen arratsaldean, elkarretaratze jendetsua egin genuen Anoetako plazan. Ostiralean herrian bertan gertatutako eraso matxista salatzeaz gain, Gasteizen burututako bi hilketa matxista ere ekarri genituen gogora. Erasoei erantzun gabe ezin garela geratu azpimarratu nahi izan genuen elkarretaratze honekin eta halako indarkeriak amaitu behar dutela aldarrikatu genuen.

Gizon eta emakumeen berdintasuna lortze bidean indarkeria matxista kasu hauek argi erakusten dute asko dagoela egiteko oraindik eta lanean jarraitzeko konpromezua erakutsi nahi du Anoetako Udalak. Matxismorik gabeko jendartea eraikitzen jarraituko dugu eta herritarrak bidelagun izatea espero dugu.