Noticias
Atrás
Emozioak kudeatzeko ikastaroa maiatzean
Izena emateko epea zabalik egongo da apirilaren 28ra arte.
20·04·2021
Emozioak kudeatzeko ikastaroa egingo dute maiatzean. Ikastaroak hiru saio izango ditu, eta astearteetan izango dira: maiatzaren 4an, 11ean, eta 18an; 18:00etatik 20:00etara. Nerea Otamendi Redondok gidatuko ditu saioak eta balio anitzeko gelan izango dira.
Dagoeneko zabalik da izena emateko epea eta apirilaren 28an itxiko da. Izena emateko liburutegira bertaratu edo mezu bat bidali behar da kultura@anoeta.eus helbidera. Anoetarrek lehentasuna izango dute.