Noticias
Atrás

Emakumeak elkartuta, Covid 19aren garaiaz hausnartzeko

20 emakume elkartu ziren atzo eta iritziak eta sentipenak elkartrukau zituzten

01·07·2020


Covid-19aren bueltan sortutako egoerak, hala nola alarma egoerak eta itxialdiak emakume askoren errealitateak oraindik eta gogorragoak bilakatuarazi dituzte. Anoetako Udaletik, bizitako hori gune seguru batean partekatzeko aukera ematea garrantzitsua ikusi zen, emakumeak saretu eta elkarri entzunez, laguntzeko. Hala, atzo arratsaldean 20 emakume inguru elkartu ziren Liburutegian. Itxialdian bizitako hutsuneak, kezkak, gabeziak, alde positiboak...eta etorkizunari begirako erronkak izan zituzten hizketagai eta iritziak eta sentipenak elkartrukatu zituzten giro onean.