Noticias
Atrás

Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean

19:00etan izango da, herriko plazan, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta.

25·11·2021


Gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldeko zazpietan, herriko plazan. Anoetako udalak bat egiten du eskualdeko mugimendu feministaren aldarrikapenekin, eta dei egiten du eskualdeko zein herriko mobilizazioetan parte hartzera.

Udalak joan den martxoan aurkeztu zuen Anoetako Udalak herriko hainbat eragilerekin batera 'Adi eta so!' eraso matxisten aurkako behatokia. Behatokia aurkeztearekin batera argitaratu zuten bideo labur bat, zeinak azaltzen duen udalak zein protokolo duen indarkeria matxistari aurre egiteko:

 

 

Eta ez hori bakarrik, protokoloa azaltzen duen eskuorri bat ere aurkeztu zuten.

Eskuorria osorik irakurtzeko egin klik hemen.