Noticias
Atrás

Elbarrenako trenbideko pasagunea kentzeko proposamena aukeratu du Udalak

Adifek trenbideko pasagunea kentzeko bi proposamen aurkeztu ditu.

16·03·2021


Adifek Elbarrenako trenbideko pasagunea kentzeko bi proposamen aurkeztu ditu Udalean: batak errepidea trenbidearen azpitik pasatzea proposatzen du, eta bigarrenak, berriz, errepidea trenbidearen gainetik pasatzea. Joan den astelehenean Udal Osoko Bilkurak lehen proposamena aukeratzea erabaki zuen eta behin betiko proiektua aurkezteko eskaera egin du.
 
Erabakia hartzeko Udalak kontuan hartu ditu inguruko bizilagunen iritzia, etorkizunerako dituen helburuak eta ingurumenean lanek edukiko luketen eragina. Hori guztia kontuan hartu, Adifi eskatu dio lehen proposamena garatzeko. Anoetako Pello Estanga alkateak azaldu du "beharrezkoa" dela lan horiek egitea: "Guztion segurtasunerako hobekuntza ekarriko du pasagunea kentzeak. Beharrezkoa da lan hori egitea, jende asko ibiltzen da pasealeku horretan eta obra horrekin, arriskua gutxituko litzateke".