Egun bakarrean 85 kilo zabor jaso dituzte errekatik
15·07·2021
Astelehenean erreka garbitzen aritu ziren eta 85,34 kilo zabor bildu zituzten gune bakarretik. Jasotako hondakinen artean zeuden bizikleta bat, hiru auto gurpil, poltsa bete pila eta latak. Pello Estanga alkateak azaldu du egonezina sortzen diola egoerak: “Duela hilabete batzuk garbitu genuen erreka osorik; eta, orain, 85 kilo zabor bildu dituzte egun bakarrean. Ingurumenarekiko errespetu falta handia da”. Bide beretik, alkateak nabarmendu du garbitzea bezain garrantzitsua dela herritarrak arazoaz jabetzea: “Garbiketa egitea ezinbestekoa da, baina are garrantzitsuagoa da ez zikintzea; eta horrekiko kontzientzia garatu behar dugu”.
Apirilean hasi ziren erreken eta ibaien garbiketarekin, eta ,urtebeteko tartean, hilero astebetez herriko inguruneak garbitzeko hitzarmena egin zuten. Apiriletik hona, guztira, 2.000 kilogramo hondakin inguru atera dituzte herriko ibai eta erreketatik.