Noticias
Atrás
Egitarau bereziaren balorazioa egingo dute
Datorren ostegunean (uztailak 8) balorazio-bilera irekia egingo dute, azken bi hilabeteetako kultur egitaraua baloratzeko.
02·07·2021
Datorren ostegunean (uztailak 8) balorazio-bilera irekia egingo dute gela balioanitzean, 18:00etan. Bilera horretan azken bi hilabeteetako herriko kultur egitaraua baloratuko dute, eta herritar guztiek iritzia emateko eta parte hartzeko aukera izan dezaten, irekia izango da.
Aurten herriko ohiko festarik ospatu ezin zela-eta, udalak kultur egitarau berezia prestatu zuen maiatzerako eta ekainerako. Agenda hori denetariko kultur ekintzekin osatu zuten, besteak beste, tailerrak, haurrentzako zein helduentzako ikuskizunak, kontzertuak, antzerkiak eta hitzaldiak. Bi hilabete horiek pasata, egitarauaren balorazioa herritarrekin batera egin nahi du udalak, haien iritziaren garrantzia nabarmenduz.