Noticias
Atrás
Datorren asteazkenean bilduko da udalbatza
19:00etan hasiko da bilera, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute.
26·08·2022
Datorren asteazkenean (abuztuaren 31an) egingo dute udaleko ohiko osoko bilkura. Arratsaldeko zazpietan hasiko da, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute. Hainbat gai landuko dituzte, besteak beste:
- Anoetako Herri Ikastolan DBH eremuko barruko egokitzapen-obra interes berezikoa edo udal onurakoa izendatzeko proposamena.
- Anoetako Udalaren eta Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko Elkartearen arteko lankidetzahitzarmena onartzeko proposamena.
- kreditu-aldaketa espedientea onartzeko proposamena.