Noticias
Atrás

Datorren astean zabalduko da Loatzo musika-eskolako matrikulazio-epea

Izena emateko epea maiatzaren 17tik 23ra bitarte izango da.

14·05·2021


Loatzo musika-eskolan matrikula egiteko epea datorren astean izango da, zehazki, maiatzaren 17tik (astelehena) 23ra (igandea). Datorren ikasturtean bi ikasgai berri izango dituzte: musikarako informatika (hamalau urtetik gorakoentzat) eta inprobisazio-tailerra (hamasei urtetik gorakoentzat). 

Matrikula online egiteko joan www.loatzo.eus helbidera edo deitu 943 692 619 zenbakira.