Dantzatzen duen herria
16·06·2021
Aurten herriko festarik ez, baina prestatutako kultur agenda oparoak martxa onean jarraitzen du. Joan den astean tarte zabala izan zuek dantzak, eta herriko dantzariak izan ziren protagonista, bai astean zehar eta baita asteburuan ere.
Haurretatik hasi eta helduen mailara arte, hainbat adinetako dantzariek eskaini zioten herriari urtean zehar eginiko entseguen fruitua. Pello Estanga alkateak ere dantzarien ahalegina nabarmendu du: “Emanaldiak oso arrakastatsuak izan ziren, eta dantzak herrian halako eragina duela ikustea pozgarria da. Urte zaila izan da dantzarentzat ere, baina entseguak mantendu dituzte eta horien emaitza ederra izan da”.
Aurreko urteetan herriko festak direla-eta, ohikoa izan da Anitz dantza taldeak emanaldia prestatzea talde guztien partehartzearekin. Aurten, Covid-19a dela eta, modua egokitu behar izan dute, eta emanaldi bakarra egin beharrean, hainbat antolatu dituzte hiru egunetan.
HH3, LH1 eta LH mailetako ikasleek hogei minutu inguruko erakustaldiak egin zituzten auditorioan astean zehar, egun bakoitzean bina saio eginez, bata haurren senideentzat eta herritarrei irekia, bestea.
Larunbateko emanaldia, aldiz, LH3tik aurrerako ikasleek egin zuten eta lepo bete zen kiroldegia (jakina, Covidaren eraginez mugatutako edukieran). Igandean ere Pyrene 430 dantza- eta musika-ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek, nabarmentzekoa, bertan parte hartzen duela Amaiur Luluaga dantzari anoetarrak.