Bizikidetzarako hormairudia DH3ko ikasleen eskutik
18·12·2020
Anoetako Udalak herriko gazteekin elkarbizitzaren gaia lantzeko proiektu hau jarri zuen martxan. Anoetako Herri Ikastolako DBH3ko ikasleak izan dira parte hartzaileak eta euren ideiak hormara eramaten lagundu die Txitxi Orbegozok.
Bizikidetzarako hormairudiaren proiektua herriko gazteekin sustatua izan da, eta hainbat balore landu dituzte bertan. Pertsonen arteko elkarbizitza eta baita ama lurrarekiko elkarbizitza ere. Modu honetara, besteekiko zein naturarekiko errespetuaz sentsibilizazio ariketa bat izan da horma irudia irudikatzea.
Irudietan jaso bezala, pertsonen aniztasunaz eta aske izateko eskubideaz ere hausnartu dute gazteek. Anoteako Udalarentzat, herriko gazteek pentsamendu kritikoa eta izaera askea garatzea oso garrantzitsua da, gure herriaren etorkizuna baitira oraingo gazte hauek.
Bizikidetzarako hormairudien proiektua, Ikertze elkartearen bidez bideratu da eta Udalaren finantzaketa eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarekin gauzatu da.