Noticias
Atrás

Bihar egingo dute Udaleko osoko ez-ohiko bilkura

Ohi bezala, 19:00etan hasiko da eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute.

27·10·2021


Ekonomia eta egokitasun arrazoiak direla-medio, astelehenean egin beharreko udaleko ohiko osoko bilkura bihar (hilak 28) egingo dute. Arratsaldeko zazpietan hasiko da, ohi bezala, udaletxeko bilkura-aretoan. Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, zergen zein tasen igoera, eta hainbat mozio.

Pello Estanga alkateak azaldu duenez, udalaren helburu behinena da herritarrei ahalik eta zerbitzu onenak ematea. Hori horrela eta egoera ekonomikoa kontuan hartuta, zergen %1,5eko igoera proposatuko dute, beharrezkoa baita oreka mantentzeko udalaren diru-sarreren eta gastuen artean.

Mozioei dagokienez, berriz, hiru gai landuko dituzte guztira: migrazioa, energia-horniduraren krisia eta azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna. Osoko bilkuran hainbat konpromiso zehatz eskatuko dituzte, besteak beste, migrazioaren gaiarekin: migrazio-politikak garatzeko erakundeen arteko mahaia eratzea; itunean adierazitako asmoak konpromiso bilakatzea, eta horiek lortzeko programak adostea; eta itunak jasotzen duena garatzeko baliabideak jartzea.