Bi urteko haurrentzako zaintza-txokoa izango da ekainean eta uztailean
02·06·2021
Bi urteko haurrentzako zaintza-txokoa egingo dute ekainean eta uztailean. Izena emateko azken eguna ekainaren 8a izango da. Izen-emate orriak liburutegian daude, handik hartu eta bertan entregatu behar da bete ondoren. Kontuan izan ekainaren 3an eta 4an liburutegia itxita egongo dela.
Zaintza-txokoaren ezaugarriei dagokienez, bi txanda egingo dituzte: lehena, ekainaren 28tik uztailaren 9ra; eta, bigarrena, uztailaren 12tik 23ra. Ordutegi bera izango dute bi txandek: 10:00etatik 13:00era. Hilabete osoko prezioa 100€ da, eta txanda bakarrekoa, berriz, 60€.
Familia ugariek %25eko murrizpena izango dute; era berean, murrizpen bereziak izango dituzte diru-sarrera baxuak dituztenek (murrizpen bakarra aplikatuko da; erabiltzailearentzat egokiena dena).
Zalantzak argitzeko bilera egingo dute haurren gurasoekin, ekainaren 17an (osteguna), 17:00etan, Mikelasagasti auditorioan.